Onbide Programan aurreikusitako ekintzak gizarteratzeko banakako bideen barruan kokatzen dira. Pertsonak gizarte-egoera txarrean edo baztertuta egoteko arrazoiak askotarikoak dira eta oso jatorri ezberdinak izan ditzakete. Esku-hartze psiko-sozialek honako eremu hauetan pertsonen egoera hobetzea lortu behar dute:
GOFErentzat, gizarteratzeko banakako bideen plangintza pertsonarekin harremanetan jartzen den unean bertan hasten da eta esku hartzeko prozesu osoan zehar luzatzen da, banakako laguntzaren bidez. Halaxe adierazten du Arabako Lurralde Historikoan dauden zerbitzu eta programa ezberdinen sareak.