Zer da autoenplegua?
Norbera titular gisa duen enpresaren bidez lan-ezagutzak eta esperientziak aplikatze aldera gizarteratu eta laneratzeko neurri gisa aukeratzen da. Enpresa horretan, norbera enplegatzeaz gain, inguruko aberastasuna ere bultzatzen da. Horrela, epe ertainera, lanpostuak sortzen dira eta, ondorioz, enplegua egonkor bihurtzen da.
Zenbait kolektibok laneratzeko bide hau aukeratzen dute, autonomia lortzeko eta erabakiak euren kabuz hartu ahal izateko.
Autoenpleguaren bidez merkatu-aukera eta produktu berriak bilatzen dira; horietan, ekoizpen-prozesua edo zerbitzuak berria eta sortzailea den ikuspegi batetik zuzendu eta antolatzen dira.
Beste eskualde edo herrialde batzuetan beste batzuek garatu dituzten antzeko esperientzia arrakastatsuak aprobetxatu daitezke; horiek gure ingurura egokituta, enpresa gisa finkatu egingo da eta irabazi ekonomiko eta sozialak sortuko dira.
Enpresa ingurune egokian sortu behar da, merkatu-nitxoa dagoen lekuan, produktibitatearen edo zerbitzu-prestazioaren igurikimenak gehitzeko.
Produktuak eta zerbitzuak gehitzen joan behar da, jarduteko lurralde-eremua zabalduta.
Europar Batasunak "enplegu iturri berri" hauetako 17 arlo lau atal handitan sailkatu zituen, eta ondoren beste bi erantsi zituen: Energia alternatiboak eta kirola. Hauek dira kontuan hartutako 19 arlo horiek: