Programa de capacitación dirigido a personas con especiales dificultades de inserción laboral residentes en el Territorio Histórico de Álava

Laneratzeko zailtasun berziak dituzten eta Arabako Lurralde Historikoan bizi diren pertsonentzako 2004 gaikuntza programa

ONBIDE proiektua

Gizarteratzea |Onbideren aurkezpena | Kokapena | Onuradunak | Erakunde parte-hartzaileak | Jardunak | Zabalkundea

Enplegurako baliabideak

Gizarteratzeko enpresak | Autoenplegua | Besteren konturako enplegua

Iragarki-ohola

Berriak | Legeria | Loturak

ONBIDE proiektua

Onuradunak

Langabezian dauden baztertutako pertsonak, 18 eta 65 urte bitartekoak eta Arabako Lurralde Historikoko edozein kuadrillatan bizi direnak:

- Biasteri - Arabako Errioxako Kuadrilla
- Aiarako Kuadrilla
- Aguraingo Kuadrilla
- Zuiako Kuadrilla
- Kanpezu - Arabako Mendialdeko Kuadrilla
- Añanako Kuadrilla

Lehentasuna izango dute zailtasun bereziak dituzten pertsonek, bizitza independentea egiteko baliabide pertsonal, sozial edo ekonomiko nahikoak ez badituzte eta gizarteratu eta laneratzeko bidean laguntza eskatzen badute.

Arabako biztanleengan honako profil hauek aipa daitezke::

- Prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonak (oinarrizko errenta, gizarte-behar larrietarako laguntzak)
- Behar bereziak dituzten pertsonak (urritasunen bat dutenak, askatasun-gabetutakoak...)
- Banatuta ez dauden familia-erantzukizunak dituzten emakumeak (mendeko pertsonak: haurrak, adinekoak, urritasunen bat duten pertsonak...)
- Zailtasun pertsonalak dituzten pertsonak (autoestimazio eskasa, substantzia toxikoekiko mendekotasuna...)
- Etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeak
- Administrazioaren tutoretzapean dauden gazteak
- Familia-nukleoaren laguntza edo gizarte-sare eskasa duten pertsonak (gazteak).
- Lan-merkatuan beharrezkoak diren lan- eta gizarte-ohiturak eta ohitura pertsonalak ez dituzten pertsonak
- Garraio-sare eskasa duten herri txikietan bizi diren pertsonak
- Lanbide-kualifikazio txikia duten pertsonak
- Lan-esperientzia gutxi duten edo lan-esperientziarik ez duten pertsonak
- Homologatu gabeko edo lan-merkatuaren beharretara egokitu gabeko lanbide-kualifikazioa duten pertsonak