Arabako Lurralde Historikoan egoera txarrean dauden pertsonei lan-merkatuan sartzen laguntzeko helburu orokorra gauzatze aldera, ez da nahikoa onuradunak sortzen doazen enplegu-sektore berrietan prestatzea; beharrezkoa da baita ere gizarteko, ekonomiako eta beste arlo batzuetako solaskide ezberdinekin harremanetan jartzea, pertsona horiek lan-baldintza egokiak dituztela eta lan-merkatuan jarraituko dutela bermatzeko.
Horretarako, zabalkunde-plana diseinatu da gizarteko eta ekonomiako eragile ezberdinak, administrazioko teknikariak eta garapen lokalaren eremuan (batez ere enpleguari dagokionez) diharduten elkarteetako ordezkariak elkarri ezagutarazteko eta elkarrekin harremanetan jartzeko.
AURREIKUSITAKO JARDUNAK
1. Tokiko administrazioa
Aurretik egindako ikerketan garbi adierazten zaigu Arabako Lurralde Historikoko entitate lokalek administrazio-egitura ezberdinak dituztela -eta, gainera, eskumen ezberdinak dituztela-. Onuradunak prestatzeko eta horiei praktikak eta lana bilatzeko jarraibideak eskaintzeko egin diren esku-hartzeak ezagutarazte aldera, estrategia ezberdinak proposatu dira::
2. Inguruko enpresak
Entitate lokaletan kokatzen diren enpresak -Gasteizkoak izan ezik- txikiak edo ertainak dira. Langile berriak hartzeko orduan, informazio-bide formalak eta informalak erabiltzen dituzte eta udalerrian bertan bizi diren pertsonei eman ohi diete lehentasuna.
Egindako esku-hartzea aditzera emateko, esparru ezberdinak proposatuta dira eta guztietan aplika daiteke bitartekotzako ekintza. Hona hemen esparru horiek:
3. Biztanleak, oro har
Esku-hartze proposamen hau Arabako Lurralde Historikoko lan-merkatua aztertu ondoren eta lan-merkatu horretan sartzeko gizonezkoen eta emakumezkoen artean desberdintasuna dagoela ikusi ondoren egin da.
Halaber, laguntza-neurri osagarriak ere barneratu dira, besteak beste, bekak, lana eta familia-bizitza uztartze aldera ordutegiak moldatzeko aukera, e.a. Neurri horiek ez dira ohikoak administrazio eta entitate pribatuek eskaintzen duten trebakuntzan.
Jardun horien berri emateak, biztanleria aktiboarengan gogoa piz dezake sortzen doazen sektoreetako gaikuntza-prozesuetan parte hartzeko eta behar zehatzetara hobeto egokitzen diren aldaketa-proposamenak egiteko.
Erabil daitezkeen estrategiak: