|
Enplegurako baliabideak
Gizarteratzeko enpresak
Gizarteratzeko banakako bideak gauzatzeko, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak hirugarren sektoreari lotutako erakunde ezberdinen laguntza jasotzen du, lankidetza-hitzarmenen bidez. Beste zenbait ekintzen artean, Arabako Lurralde Historikoan bizi direnei gaikuntza (trebakuntza eta prestakuntza) eta lan-praktikak eskaintzea sustatu da; horretarako, ,laguntza teknikoa eta finantzaketa eman zaizkie baztertze-/gizarteratze-prozesuen pean dauden pertsonekiko konpromisoa hartu duten erakunde kudeatzaileei. Helburu nagusienetako bat formula eraginkorrak sortzea izan zen, zailtasun pertsonal eta/edo gizarte- eta lan-zailtasun gehien zituzten kolektiboei lan-merkatuan sartzen laguntzeko. Hortik sortu ziren gizarteratzeko enpresak.
Behin arauak onetsita, eta hainbeste urte hausnartzen eta lanean eman ondoren, pixkanaka finkatzen joan dira enpresa-proiektu ezberdinak. Horren ildotik, 2005ean Fotocopias Amaya eta Zabaltegi Taberna sortu ziren, EBEk (Euskadiko Birgizarteratzeko Erakundeak) sustatuta.
Era berean, Emakumeen Sareak proposatutako ekimenaren alde lanean dihardugu. Ekimen horren bidez, Etxezain enpresa-proiektua garatu nahi da Arabako Lurralde Historikoko landa-eremuan eguneroko eginkizunetarako zerbitzuak eskaintzeko.
|