- EAE-KO EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO IV. BERDINTASUN PLANA
EAEko Emakume eta Gizonen arteko IV. Berdintasun Planaren barruan, VIII. legegintzaldian euskal botere publikoek berdintasunaren arloan jarraitu beharreko ildoak zein diren zehazten da. Aurreko hiru planek indarrean egon diren urteetan izandako bilakaera eta aurrerapenen emaitza gisa sortu da, bestelako esparru batean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea onartu ondotik.
Lege testuak onartzea berdintasuna garatzeko aukera bat da, bai erakundeen bultzadaren ikuspegitik, legearen laguntzarekin indarberriturik jarraitu behar baitute lanean, eta bai pizten dituen gizarte aukeren ikuspegitik. Arrazoi horrengatik, IV. Planak aukera irekiei erantzun asmo die, oinarrizko helburu hauek lortzen lagunduko duen tresna bihurtuta: