Gizartearen partaide izatea gizarte-ingurunean eragiteko ahalmena eta parte hartzeko gogoa izatea da, ingurunearen beraren kalitatea eta komunitatearena hobetze aldera. Halaber, oinarrizko gizarte-eskubideez eta bizitzako aukerez gozatzea da; laburbilduz, hiritar-eskubideaz baliatzeko aukera izatea.
Gizarteratzea pertsonak oro har bere inguruan duen partaidetza-maila eta horren kalitatea definitzen dituen egoera da.
Gizarteratzea sustatzeko ekintzek pertsonei bizitza kolektiboaren kide izateko behar-beharrezkoa dutena lortzen laguntzen diete eta gizartearen gainerakoari zerbait eman diezaioten ahalbidetzen. Ekintza horiek, gainera, komunitateak helburu hori lortzen lagun dezan bideratuta egongo dira. Ekintzak lanean eta negoziazioan oinarritzen dira, pertsona edo talde guztiek komunitatean euren lekua lantzen joan daitezen, baloratu eta onartzen diren zereginen bidez.
Gizarteratze-egoera definitzen duten elementuak honako hauek dira:
Elementu horiek gizarteratze-prozesuak dimentsio askotarikoak direla azpimarratzen dute.