|
ONBIDE proiektua
Onbideren aurkezpena
Arabako Foru Aldundiko Gizarte Gaietarako Sailaren organismo autonomoa den GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEAK, eratzeko oinarri izan ziren xedeak betetze aldera hots, Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuekin erlazionatutako jarduerak antolatzea, kudeatzea, aurkeztea eta burutzea, garatzen duen lana enplegu-politika aktiboak sustatzera bideratuta dago: trebakuntza- eta enplegu-programak, lantegiak, eta lan-orientazio eta aholkularitzako zerbitzuak. Politika aktibo horiek gizarte-egoera ahuleneko taldeei zuzenduta daude eta toki-mailako beharrizanak eta eskariak aztertu ondoren diseinatzen dira, enplegu-sorgune berriei lagunduta landa-eremuen berezko gaitasuna garatze aldera.
Ahalegin hori bat dator Europar Batasunak bizi-kalitatearen hobekuntza bilatzeari eta enplegua sortzen eta toki-eremuko ekonomia garatzen laguntzeari dagokionez ematen dituen jarraibideekin.
Esparru instituzional honetan sortu da, eta bertan garatuko da, LANERATZEKO ZAILTASUN BEREZIAK DITUZTEN ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAN BIZI DIREN PERTSONENTZAKO 2004ko GAIKUNTZA-PROGRAMA.
Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatutako programa da, Administrazio Publikoen Ministerioaren bidez.
|